1 - 3 Lehen Hezkuntza

Pack 1 - 3 Lehen Hezkuntza

Hezkuntza-robotikari buruzko eskolaz kanpoko online ikastaroa, lehen hezkuntzako lehen mailatik hirugarrenera bitarteko ikasleentzat. Ikastaroak 12 programazio- eta diseinu-saio ditu.

 

Ikastaro honen bidez, robotikako oinarrizko programazioaren lehen urratsak ikasiko ditugu. Pertsonaiek lagunduta eta 2 dimentsioko simulazio-pantaila bati esker, ibilgailuen lasterketak sortuko ditugu, gure pertsonaiek saskibaloian jokatuko dute, dantza egingo dute edo magia egiten ikusiko ditugu.

 

Gainera, Pack honetan Lego 3 dimentsiotako 4 diseinu-saio sartzen dira, espazioaren pertzepzioa lantzeko eta mundu harrigarriak sortzeko.

Iraupena

3 hilabete (urritik abendura)
Astean saio 1

Hizkuntza

Euskara edo gaztelania

Prezioa

78 Euro
Gaztedi planarekin 70 Euro

Zalantzak

Posta elektronikoz edo bideokonferentziaz argitzeko aukera.


Zehaztapen teknikoak

Programaziorako: Ikasleek Android edo iPad tablet bat izan beharko dute. Andoid tableten kasuan, 7 hazbetekoak edo goragokoak izan beharko dute, 4.2 bertsioarekin (Jelly Bean MR1) edo goragokoak. IPaden kasuan, Ipad 2 edo geroagokoa izan beharko dute eta IOS 8+ edo hurrengoa instalatuta eduki beharko dute.

 

Diseinurako: Ikasleek Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izan beharko dute.

Windows. Gutxieneko betekizunak. Windows xp, vista, 7,8 edo 10. 1GH prozesadore edo goragokoa. 128 MBko txartel grafikoa (OpenGL 1.1 edo goragoko bat bateragarria). RAM 512 MB. GB 1eko disko gogorreko espazioa.

Mac. Gutxieneko betekizunak: OS X10.10 edo goragokoa. Intel prozesadorea, NVIDIA GeForce 5200/ATI Radeon 7500 edo goragoko txartel grafikoa eta RAM GB 1. GB 1eko disko gogorreko espazioa.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

  I accept cookies from this site.
EU Cookie Directive plugin by www.channeldigital.co.uk